Udako ikastaro onenak 2021 Komalinguan | KOMA
cursos de verano 2021 en Komalingua

Uda bueltan da. Eskoletako eta unibertsitateetako eskolak azken txanpan daude. Hilabete pasatxoan merezitako oporrak izango ditugu.

Edonork merezi du denbora-tarte bat egunerokotasunetik ateratzea indarrak hartzeko, baina egia da sektore jakin baten kasuan uda aprobetxa daitekeela lagungarri izango zaizkizun ikastaro telematikoak egiteko, adibidez, hizkuntzetan sakonduz.

Komalinguaren eskaintza 2021eko udarako

Komalinguan, uda honetan, 2021ean, aurrez aurreko eta online ikastaro eskaintza zabala dugu. Haurrentzako udalekuak ez ezik azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak ere baditugu. Horregatik, urte osoan zehar zabaltzen den hizkuntza-eskolen eskaintza areagotu egiten da udako hilabeteei begira; garai horretan, ikasleek denbora gehiago izaten ohi dute eta, horrela, geldialdi akademikoa aprobetxa daiteke tituluak lortzeko.

 Udako ikastaroak ikasteko aukera paregabea dira beti. Askotariko ikastaroak dira. Gainera, egun jarraituetan garatu behar dira, hizkuntzaren eraginpeko denbora handiagoa izan dadin. Aukera ona izan daitezke beste modu batera ikasteko, metodo parte-hartzaileago, praktikoago eta positiboago baten bidez.

Hizkuntza udalekuak zein azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak izan, kontzeptua berbera da: modu atsegin eta, aldi berean, eraginkorrean, ikastea.

Ikastaro trinkoak direnez, gai zehatzagoak dituzten eduki espezifikoagoetara bideratzeko aukera ematen dute. Eskolak ikastaro bakoitzaren helburuaren arabera diseinatuta daude. Beraz, azterketa ofizialetarako, adibidez, zalantzak argitu eta probei aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak emango dituzte. Haurrentzako kanpamenduetan, berriz, hainbat jolas-baliabide erabiliko dira ikasle mota guztiengana iristeko.

Urban Camps Komalinguan

Haurrek beste inork baino gehiago merez dute dibertimenduz beteriko uda. Urban campusetan, ikaskuntza talde txikietan garatuko diren proiektu tematikoetan oinarritzen da, beti gure irakasle natibo edota elebidunen ikuskaritzapean.

 Hizkuntza udalekuen eskaintza:

 Gasteiz: 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako udalekuak ingelesez. Uztailean, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 13: 00etara

 Arrasate: 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako udalekuak ingelesez. Uztailean, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 13: 00etara

 Bilbo: ingelesezko eta euskarazko udalekuak 5-11 urte bitarteko haurrentzat. Ekaina, uztaila eta abuztua. Astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13: 00etara

 Iruñea: ingeleseko eta euskarazko kanpamenduak 5-10 urte bitarteko haurrentzat. Datak kontsultatu.

 3King-eko gure lankideen eskaintza ere utziko dizuegu, udalekuak eta Iruñeako Gazteluko Plazako zentroan antolatzen diren udako ikastaro guztiak.

Udako ikastaro trinkoak: Cambridgeko azterketak prestakuntza

Komalinguan badakigu gaur egun oso garrantzitsua dela hizkuntza-maila egiaztatzen duen titulu bat izatea, lan bat lortu, edozein unibertsitate-ikasketan sartu edo atzerrian lan egiteko aukera izateko. Horregatik, gure lanaren zati handi bat azterketa ofizialak prestatzen ematen dugu. Udako hilabeteetan, trebatzen jarraitzeko aukera ematen dizugu, iraileko deialdietara prest iristeko.

 Ingeleseko ikastaro trinkoen eskaintza:

Gasteiz: Cambridge B2 eta C1 prestakuntza intentsiboak, klase presentzialak edota online. Uztailean, astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 13: 00etara

 Arrasate: Cambridge B2 eta C1 prestakuntza intentsiboak, klase presentzialak edota online. Uztailean, astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 13: 00etara

 Bilbo: Cambridge B1, B2 eta C1 prestaketa intentsiboak

 Trinkoak: 40 ordu astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara edo 16:00etatik 18:00etara, larunbatean, 9:00etatik 11:00etara.

Super trinkoak: 80 ordu astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 20:00etara, larunbatean, 9:00etatik 13:00etara.

Iruñea: prestakuntza intentsiboak Cambridge B1, 20:00etan, 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.

 B2 eta C1, 20 orduko prestakuntza intentsiboak, kontsultatu datak eta ordutegiak.

Udako beste ikastaro trinko batzuk

Bilbo:

Japonierazko ikastaro trinkoak, 40 ordu. Kontsultatu datak eta ordutegiak

Koreera ikastaro trinkoa, 40 ordu. Kontsultatu datak eta ordutegiak.

 Iruñea: euskara ikastaro trinkoak, 20 ordu, egunean bi ordu. Kontsultatu datak.

Eskola errefortzua

Baliteke eskola-ibilbidean zehar haurrek zailtasunak izatea nahi dituzten emaitza akademikoak lortzeko eta, jardun akademikoan eragina izan dezaketen sakoneko arazoak egon daitezke egiaz.

 Komalinguan eskola errefortzua eskaintzen ditugu, familiei laguntzeko, gurasoek ezin dutenean seme-alaben ikaskuntza-arazoak beren gain hartu.

 Gasteiz: eskola errefortzua ingelesez, frantsesez, euskaraz. Adin guztietarako, astean bi egunetan 10:00etatik 12:00etara

 Arrasate: eskola errefortzua ingelesez, frantsesez, euskaraz. Adin guztietarako, astean bi egunetan 10: 00etatik 12: 00etara

 Iruñea: eskola errefortzua euskaraz, guztira 10 ordu, kontsultatu datak.

Helduentzako elkarrizketa eskolak

Elkarrizketa dinamikoko eskolak, ideia berriz eta komunikatzeko tresnez beteak. Eskola hauetan ikasleen arteko komunikazioa eta elkartrukea sustatzen dira.

 Gasteiz: elkarrizketak ingelesez, euskaraz, frantsesez, italieraz. Uztailean, astean bi ordu.

 Arrasate: elkarrizketak ingelesez, euskaraz, frantsesez, italieraz. Uztailean, astean bi ordu.

 Iruñea: ingelesezko elkarrizketak, B2 eta C1 mailak. Kontsultatu datak.

 Hizkuntza-ikastaroak online

Etxetik hizkuntza berri bat ikasteko leku baten bila zabiltza? Metodo berberak erabiliz, aurrez aurre egongo bazina bezala? Komalinguan aspalditik eskaintzen dugu aukera hau.

 Komalinguan 2021eko udako ikastaroen eskaintza guztiez gain, online ikastaro ugari eskaintzen ditugu. Bideokonferentziaz edozein zalantza argituko dizun irakaslearekin, ikaskuntza atsegin eta dibertigarria eginez. Edozein esperientzia partekatu ahal izango duzu zure kideekin, aurrez aurre egingo zenukeen bezala, baina etxeko erosotasunetik.

 Kontsultatu hemen udako online ikastaro sorta

 2021erako udako ezustekoak ez dira hemen amaitzen. Beraz:

 Please stay tuned for more information.

 Info@komalingua.com 

 

 

 

Partekatu artikulu hau:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

four + 17 =

Ziurtagiriak

ISO 9001
Oxford Test of English
Telc Language Tests
Trinity
Cambridge
LOPD

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Harremanetarako

Kontaktua

+34 902 540 084

Información general: info@komalingua.com
Información de traducciones o intérpretes: traduccion@komaberribat.com

Koma Vitoria
Koma Vitoria-Gasteiz +34 945 17 00 57
Sierra de Andía, 2 Ofic. 26D
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
 
Koma Vitoria Landaberde
Koma Vitoria-Gasteiz Landaberde +34 945 191 227
Landaberde 29
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
 
Koma Arrasate
Koma Arrasate +34 943 712 631
Iturriotz 35, behea
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
 
Koma Oñati
Koma Oñati +34 943 71 82 08
Olakua,7 behea
20560 Oñati (Gipuzkoa)
Koma Bilbao
Koma Bilbao +34 94 444 86 79
Alcalde Felipe Uhagon, 12 bajo
48010 Bilbao (Bizkaia)
Koma Pamplona
Koma Pamplona +34 948 100 133
Iturrama 72
31008 Pamplona (Navarra)
3 Kings Pamplona
Koma 3Kings Pamplona +34 948 21 07 16
Plaza del Castillo nº20, 2º
31001 Pamplona, Navarra
Koma Italia
Koma Italia +39 0733 816
197 Corso Umberto I, 17
62012 Civitanova Marche (MC)