Pribatutasun-politika eta lege-oharra | Komalingua - Servicios Lingüísticos

WEBGUNEAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA LEGE-OHARRA

Gainera, enpresak web-orri bat dauka, non pribatutasun-politika hau eta lege-testu hau sartu behar dituen:

DATUEN BABESA: SOZIETATEAREN IZENA.

Enpresak web-orriaren erabiltzaileei bermatzen die Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra (EB) betetzen duela eta legeek eta erregelamenduek eskatzen dituzten segurtasun-neurriak ezarri dituela datu pertsonalen tratamenduan sekretua, konfidentzialtasuna eta osotasuna gordetzeko.

Datu pertsonal horiek datu pertsonalen babesak ematen dituen mugekin eta eskubideekin erabiliko dira, horretarako behar den moduan.

Eskatutako datu pertsonalak biltzearen eta tratatzearen xedea erabiltzailearentzako arreta da, bai administratiboa bai komertziala. Sozietatearen Izenak konpromisoa hartzen du eskura dituen datu pertsonalen informazioari buruzko ahalik eta erreserba, sekretu eta konfidentzialtasun handienak bermatzeko. Eskubidea daukazu Sozietatearen Izenean zure datu pertsonalak tratatzen ari garen ziur jakiteko; beraz, eskubidea daukazu zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko edo datuak ezaba ditzagun eskatzeko, bildu ziren xedeetarako behar ez direnean.

LEGE-OHARRA: IGMEZL

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IGMEZL), betetzeko, Sozietatearen Izena erakundeak jakinarazten dizu webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluak eskatutakoaren arabera, datu hauek jakinarazten ditu:

Hau da webgune honen titularra: KOMALINGUA SL

IFZ: B-01341619

Sozietatearen egoitza: SIERRA DE ANDIA, 2 – OF. 26D 01010 VITORIA-GASTEIZ

ERABILTZAILEAK

Atari honetan sartu edo ataria erabiliz gero, ERABILTZAILE bihurtzen zara eta, sartu eta erabiltzean, hemen azaldutako erabilera-baldintza orokorrak onartzen dituzu. Aipatutako baldintzak aplikatzekoak izango dira, nahitaez bete behar diren kontratazio-baldintza orokorrak edozein direla ere, halakorik egonez gero.

ATARIAREN ERABILERA

Web-orriak KOMALINGUA SLrenak edo haren lizentzia-emaileenak diren informazio, zerbitzu, programa edo datu ugaritarako (aurrerantzean, “edukiak” deituko diegu) sarbidea ematen du, eta ERABILTZAILEAK horiek eskura ditzake. ERABILTZAILEAK atariaren erabileraren erantzukizuna hartzen du. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuk eskuratzeko beharrezkoa izan litekeen erregistrora hedatzen da.

Erregistratzean, ERABILTZAILEAK egiazko eta bidezko informazioa emateko erantzukizuna izango du. Erregistratzearen ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat eman ahal zaio. Horren erantzulea izango da eta hori arduraz eta konfidentzialtasunez erabiltzeko konpromisoa hartuko du. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du KOMALINGUA SLk bere atariaren bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko eta, besteak beste, honako hauek egite aldera ez erabiltzeko:

  1. Bidegabeko, legez kontrako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jarduerak egitea.

  2. Eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kontrakoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo giza eskubideei eraso egiten dietenak hedatzea.

  3. KOMALINGUA SLren, haren hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoei kalteak eragitea edo birus informatikoak edo arestian aipatutako kalteak eragiteko gai den beste edozein sistema fisiko edo logiko sarean sartzea edo hedatzea.

  4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen saiatzea eta, hala badagokio, horiek erabiltzea eta haien mezuak aldatu edo manipulatzea. KOMALINGUA SLk eskubidea gordetzen du pertsonen duintasunarekiko errespetua urratzen duten, bereizkeriazkoak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak diren, gazteei edo haurrei, ordena edo segurtasun publikoari eraso egiten dieten edo, haren aburuz, argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin eta ekarpen guztiak ezabatzeko. Nolanahi ere, KOMALINGUA SL ez da izango erabiltzaileek foroen, txaten edo parte hartzeko beste tresnen bitartez emandako iritzien erantzulea.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

KOMALINGUA SL izango da bere web-orriaren eta bertan dauden elementuen (hala nola irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko behar diren ordenagailu-programak, etab.) jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra.

Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualari buruzko Legeak 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta daude web-orri honen eduki guztien edo batzuen erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa, eskura jartzeko modalitatea barne, edozein euskarri eta edozein baliabide tekniko erabiltzen dela ere, KOMALINGUA SLk horretarako baimena eman ezean. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du KOMALINGUA SLren titulartasunekoak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak bistarazi ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta soil-soilik bere erabilera pertsonal eta pribaturako baliatzen baditu. ERABILTZAILEAK ezingo du KOMALINGUA SLren orrietan instalatuta dagoen babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

BERME- ETA ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA

KOMALINGUA SLk ez du, inola ere, besteak beste honako hauek sor ditzaketen kalte-galeren erantzukizunik hartzen: edukietan akatsak egotea edo zerbait esan gabe geratzea, ataria eskuragarri ez egotea edo edukietan birusak edo programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzea, nahiz eta hori ekiditeko behar diren neurri teknologiko guztiak hartu.

ALDAKETAK

KOMALINGUA SLk eskubidea gordetzen du bere atarian egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko aurrez ohartarazi gabe. Hala, horren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahalko ditu, baita horiek atarian aurkezteko edo kokatzeko modua ere.

ESTEKAK

Web-orrian Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak ezarriz gero, Sozietatearen Izenak ez ditu gune eta eduki horiek inola ere kontrolatuko. Sozietatearen Izenak ez du inola ere beste webgune baten esteken edukien erantzukizunik hartuko. Halaber, ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste gune batzuetan dauden informazio edo materialen eskuragarritasun teknikorik, kalitaterik, fidagarritasunik, zehaztasunik, zabaltasunik, egiazkotasunik, baliagarritasunik edo konstituzionaltasunik.

Era berean, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako erakundeekiko inolako elkarketa, fusio edo partaidetzarik.

SALBUESPEN-ESKUBIDEA

Sozietatearen Izenak eskubidea gordetzen du atarirako eta eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, beraren edo hirugarren baten ekimenez, erabilera-baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

ALDERDI OROKORRAK

Sozietatearen Izenak baldintza hauen ez-betetzeari jazarriko dio, baita atariaren bidegabeko erabilera guztiei ere. Horretarako, zuzenbidearen arabera egokitu ahal zaizkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

Sozietatearen Izenak edozein unetan aldatu ahalko ditu hemen zehaztutako baldintzak, eta orduan behar bezala argitaratuko dira, hemen agertzen diren moduan.Aipatutako baldintzen indarraldia haien azalpenaren araberakoa izango da, eta beste batzuek aldatu arte egongo dira indarrean.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Espainiako indarreko araudiak zuzenduko du Sozietatearen Izenaren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana, eta edozein desadostasun arestian aipatutako hiriko epaitegien edo auzitegien menpe jarriko da.

Ziurtagiriak

ISO 9001
Oxford Test of English
Telc Language Tests
Trinity
Cambridge
LOPD

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Harremanetarako

Kontaktua

+34 902 540 084

Información general: info@komalingua.com
Información de traducciones o intérpretes: traduccion@komaberribat.com

Koma Vitoria
Koma Vitoria-Gasteiz +34 945 17 00 57
Sierra de Andía, 2 Ofic. 26D
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
 
Koma Vitoria Landaberde
Koma Vitoria-Gasteiz Landaberde +34 945 191 227
Landaberde 29
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
 
Koma Arrasate
Koma Arrasate +34 943 712 631
Iturriotz 35, behea
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
 
Koma Oñati
Koma Oñati +34 943 71 82 08
Olakua,7 behea
20560 Oñati (Gipuzkoa)
Koma Bilbao
Koma Bilbao +34 94 444 86 79
Alcalde Felipe Uhagon, 12 bajo
48010 Bilbao (Bizkaia)
Koma Pamplona
Koma Pamplona +34 948 100 133
Iturrama 72
31008 Pamplona (Navarra)
3 Kings Pamplona
Koma 3Kings Pamplona +34 948 21 07 16
Plaza del Castillo nº20, 2º
31001 Pamplona, Navarra
Koma Italia
Koma Italia +39 0733 816
197 Corso Umberto I, 17
62012 Civitanova Marche (MC)