Hizkuntza heziketa gure betebehar nagusienetarikoa da eta gure metodologia betidanik Europar Hizkuntzen Portfolioan (EHP) oinarritzen dugu. Horren harira, adierazi iazko kurtsoan 14 hizkuntza ezberdin irakatsi genituela.
Kudeaketa sistema propioa erabiltzen dugu, eta horren ondorioz, ikasketa prozesu orokorraren jarraipen zuzena egiten dugu. Hau medio, 2004. urtean "Empresa Digitala"k, 1200 enpresen artean, Koma saritu zuen Hizkuntzaren Heziketa Kudeaketan martxan jarritako sistemagatik.
Era berean, ISO arauan jasotako hizkuntza guztietan (142 orotara) eskarmentu handia dugu, kalitate goreneko Itzulpengintza eta Interpretaritzan hain zuen.
Amaitzeko, eta garrantzi maila berean, Hizkuntza Aholkularitza egiten dugu; helburua zure egungo enpresan hizkuntza alorrean zein egoera bizi duzuen sakontzea delarik; baita hautaketa prozesu batean hautagaien maila zehazten laguntzea ere.
Zure informaziorako agertu, gurekin egiten duzun lehen itzulpena edo murgiltze ikastaroa edo ikastaro trinkorako eskaintza berezia dugula, %5aren beherapena hain zuzen. Eskaintza zehatzagoa nahi baduzu, zure beharretara oinarritua, ez izan zalantzarik, zure esanetara baikaude.